2007/05/29

NOR DA?

2 urteko umeekin egunero jolasten dugu nor den jolasean. Euren burua ezagutu eta izenaz eta irudiz errekonozitzen laguntzen die. Ea nor etorri den, ea nor gelditu den etxean, nor dagoen gaixorik.....
Horrela hurrenkera ariketa txikiak egiten ditugu eta memoria lantzen dugu. Haiek seguru sentituko dira egiten dugun errutin hauen bidez. Oso garrantzitsuak dira errutinak haurrentzat, horiek emango dielako gauzak egiteko aukera eta segurtasuna.
Haiek ohiturak hartzen dituzte, eta asko gustatzen zaie joku hau, euren argazkiak ikustea eta gelako egoera aztertzea.
Oso ona da umeen arteko harremana, adin honetan hasten direlako elkarrekin jolasten. Era berean lagunak aurkitzeagatik pozik sentitzen dira. Horrela elkarrekin jolas berriak sortzen dituzte, taldeka antolatzen dira.... Hau da, helduaren ikuspuntua eta honen beharra txikitzen da, hots, umeak gero eta AUTONOMOAGOAK dira.
Egun bakoitzean bat arduraduna izango da, galletita banatuko du, eta gero zerrenda pasatu. Horrela denak izango dira protagonistak eta autonomia garatzen lagunduko diegu. Hasieran laguntzen diegu baina gero haiek bakarrik egiten dute errutina.
Beraz, egin dezakegun edozein aktibitatea moldatu ahal dugu gure helburuetara. Kasu honetan, eta niri interesatzen zaidana da nire umeengan autonomia bultzatzea, eta haiek bakarrik gauzak egitea. Beti ere, mantso-mantso goazelarik eta edozein gauzatarako erritmoak errespetatuz.

1 comentario:

Unknown dijo...

Aupa Laura.
Asko gustatu zait egin duzun lana. Xumea eta ederra. Zorionak.
Pena litzateke lana hemen ustea. Zailena egin duzu klasera etorri gabe. Segi aurrera beraz. Laguntza beti aurkituko duzu gure aldetik