2007/05/09

HAUR JOLASAK





Esanda gaude umeek jolasaren bidez ikasten dutela eta ikasi behar dutela. Autonomoak izaten irakatsi behar diegu, eta nola irakatsi behar diegu? Jolasak planteatzen, edo dena jolasa moduan aurkezten.
Umei interesatu behar zaie egindakoa, bestela ez du kasurik egiten eta ez du ezer ikasten.
Beraz badakigunez jolasa oso garrantzitsua dela, oraingoan jolasei buruz hitz egingo dut. Oso erlazionatuta egon daitezke autonomiarekin. Hori hezitzailearen paperaren arabera izango da. Adibidez gailetita ematerakoan, moldatu ahal dugu aktibitatea batek banatzeko. Horrela haiek jolasa moduan hartzen dute eta guk autonomia bultzatzen dugu.
Garapenari dagokionez alde ezberdinak daude, eta alde bakoitzari joku batzuk dagozkie.

Jolas psikomotoreak
Hauek gorputzaren mugimenduarekin erlazionatuta daude. Oso garrantzitsuak dira. Haurrak bere gorputzak jartzen dizkion mugak gaindituz joango da joku hauei esker.

Jolas psikoafektiboak
Joku hauek bidez norberaren pertsonalitatea garatuko da, plazerra,bestearen mugimenduak, onarpen sentimenduak, matitasun sentimenduak...

Joku intelektualak

Hizkuntzaren garapena , sormena, irudimena, fantasia, sentimenduen adierazpena, memoria,koordinazio orokorra lantzeko erabiltzen ditugu.

Joku sozialak
Atentzioa hobetzeko, gezurra eta egia, entzumena, ahozko hizkuntza ulermena, sozializatzeko aukerak izatea...

Sentusmenezko jokuak

Sentsuen garapena lantzeko, halaber, espazioa, denbora, oreka lantzen dugu

Musika jokuak

Musikarekiko gustuta izateko, erritmoa lantzeko, gorputzaren posibilitateak ikasteko...

Eta beste asko daude!!! Hemen laburpena baino ez dut egin. Kontuan izan behar dugu, joku politenak guke geuk egindakoak direla, eta oso garrantzitsua dela umeak parte har dezan eta barre egin dezan!!