2007/05/05

GOAZEN PSIKOGELARA!


Nik nire umeekin psikomotrizitatea lantzen dut. Astean bitan joaten gara psikogelara eta hantxe jolasten dute erruloekin, eskailerekin, zubiekin, aldapekin, bideekin, piloteekin...
Han gainontzeko materiala biltzen da (oihalezko pilotak, espumazko makiltxoak, kojinak, sakutxoak, oihalak, uztaiak, kanguro-pilotak, sokak, zangaluzeak, orekatzeko adreiluak,...).

Jolasa haurraren berezko den jardueraratzat hartuko da bere alde guztietan eta hori lantzeko
hiru joko mota ezberdinak garatzeko: Jolas sentso-motorea: Mugimen eta sentimen plazerraren gunea. Jolas sinbolikoa: Barne-segurtasunerako jolasak eta sinbolikoaren gunea. Errepresentazio jolasa: Urrutiratze eta errepresentazio gunea. Gu joaten garenean errutina batzuk jarraitzen dugu, betiko legez. Psikogelan sartzeko zapatak kendu behar dira eta kutxan gorde. Sartu ahala umeak biltzen dira arauak gogoratzeko.

1-Ezin da minik egin
2-Besteen jokua errespetatu
3-Materiala zaindu, ondo erabili
4-Espazioa errespetatu

Gero han, aktibitate ezberdinak egiten ditzakegu:


Espazio nozio ezberdinak erabiltzea: goian, behean, aurrean, atzean , barruan, kanpoan, goian, behean , urrun, hurbil , zabalik, itxita , ondoan, artean,...; objetu eta pertsonarekiko kokapen espaziala landu. Kokapen espazial ezberdin hauek norberaren gorputzean sentitu. Horrek , aktibitate guzti hauek, emango dio umeari segurtasuna eta oreka garatzeko aukera. Eta horrekin zerikusia duen eta hain garrantzitsua den autonomia garatuz joango dira. Euren gorputzaren mugak ganindituz joango dira, eta ezagutzen ez dituzten beste munduak ezagutuko dituzte. Seguratasuna lortuko dute eta horrel lagunduko die egunerokoa aurrera eramaten.
Ikaragarria da lortu ahal dugun emaitza psikomotrizitatea lantzen baldin badugu. (Gorputzaren atalak ezagutzea, koordinazio dinamiko orokorra garatzea, eskuen koordinazioa garatzea...)
Saioa garatzen da eta berriro biltzen dira saioko intzidentziak kontatzeko.Zapatak ipini eta gelara.

Nik erabaki dut psikomotrizitateari buruz hitz egitea, esperientzia bat izan dudalako
honekin erlazio estua duena.
Gelan neska bat dago. Eneritz du izena eta gai honekin erlazionatutako arazo batzuk izan ditu. Neska honek ez daki eta ez du inoiz katuka ibili, pasatu da eserita edo etzan egotetik ibiltzera. Beraz, ez daki bera bakarrik lurretik altxatzen eta jausten denean hor gelditzen da etzanda eta negarrez. Beldur handia zeukan psikogelan, ez zuen ezer egin nahi eta lagunen bat hurbiltzen zitzaionean negarrez hasten zen (lurrera jausteko beldurra du eta), heldua behar zuen denerako. Orain asko aurreratu da piskomotrizitateari ezker , orain hasi da kotxeetara igotzen, hasi da bera bakarrik altxatzen....

Honekin esan nahi dut , oso garrantzitsua dela umeen alde hau lantzea eta euren autonomia handitzeko aukera eman ahal diegula.
Hik Hasi aldizkarian artikulu bat irakur dezakegu psikomotrizitatea eta hezkuntza fisikoari buruz.

Hauek dira nire umeak psikogelan!

No hay comentarios: