HASERRETUTA NAGO!
Umeak ibiltzen hasten direnean, libreago sentitzen dira danetarako egiteko , eta noski jotzeko ere bai! Katuka ibiltzen direnean ez da normala jotzea. Konfliktoa hasten da urte 1-etik aurrera ibiltzen hasten direnean. Honi lotuta dago beste aurrerapen asko ( konturatzen da jostailu hori berearena dela, zer den txarto eta zer den ondo....).
Orokorrean ume gehienek jotzen dute, batzuk defensa moduan eta beste batzuk gelatik ibiltzen dira jo ta ke jotzen. Beste asko hasten dira negarrez edozein tontakeriagatik, eta beste batzuk auotonomoagoak direnak euren kabuz konpontzen dute arazoa.
Gurasoek gai keskagarritzat hartzen dute, eta jakin nahi dute nork jo duen bere umea eta azkenean arazoa handitu baino ez dute egiten. Garrantzia kendu behar zaio arazoari, haurrak traumarik jaso ez dezan.
Txarrena da haginka hasten direnean, oso mingarria delako eta zauria uzten duelako. Normalean haginka egiten duten umeek, oraindik ez dute hizkuntza garatu; eta ez daukatenez edo uste dutenez ez daukatela gauzak egiteko beste modurik egiten dute koxka. Eta zergatik egiten dute koxka?ez da bueltarik eman behar, holantxe da. Baina ume batek egunero koxka egiten badu, eta ondorioak larriak izanez gero, arazoa aztertu beharko nuke eta andereñoaren papera garrantzitsua da.
Beste aldetik Haurtzaindegietan erortzea, kolpeak eta abar..... oso normalak dira.Umea ibiltzen hasten denean ingurua aztertzen dago eta oso normala da moratoi bat , edo zauri bat egitea.
Edozein adinetako umeek txarto sentitzen denean edo zeozer behar duenean egiten du negar. Zergatik? Txikienen kasuan nahiko zaila da jakitea, beraz apur bat informa dezagun honako artikuku hau.
Haundiak direnean haiek esango digute, gose direla, edo mina hartu dutela....
No hay comentarios:
Publicar un comentario