2007/05/07

MUUUUSUTXUAK



Umeak ibiltzen hasteak autonomia handia emango dio denetarik egiteko, eta bere harreman pertsonalak garatzeko. Harreman pertsonal horiek batez ere, familia, andereño eta lagunekin izango ditu.
Normalean umeak maitagarriak izaten dira, eta asko maite dute elkar. Konfliktoa dagoenean jotzen dute, baina orain maitasunari buruz hitz egingo dut. Hau da, garapen sozioafektiboari buruz. Garapen bat da, eta edozein garapenetan bezala prozesu bat non umeak aldaketa edo fase ezberdinak izango dituen
Helduori gertatzen zaigun bezalaxe, umeek pertsona batzuekiko konfidantza eta maitasuna izango dute, eta beste batzuekiko ez ( bai umeekiko, bai helduekiko).
1 -tetik aurrera, oso adina polita da, hasten dira musutxuak eta besarkadak ematen,
edo guapo-guapo egiten.... eta asko gustatzen zaie haiei ere bai mimitoak egitea.
Bere sozialitatea garatuz joango dira,eta orain arte izan ez dituen sentimenduak izango dituzte. Oso garrantzitsua da gurasoekiko duten apegoa, dena ondo dagoelako seinale baita.
Besteekiko beldurra edo inseguritatea kenduz joango dira eta konfidantza garatuko dute.
Eta oso garrantzitsua dena , apruka-apurka beste umeekin jolasten hasiko dira. Horrek mota askotako esperientziak, egoerak, sentimenduak, burrukak.... edukitzeko aukera ematen die.
Guk uste baino askoz garrantzitsua da ume batek "experiencias emocionales" edukitzea.egokitze prozesuan, andereñoarekiko konfidantza eta maitasuna garatzen joango da. Oso prozesu eta aldaketa gogorra da haurrarentzat, eta erlazioa asko estutzen da.
Gero lagunek ezagutuz joango da eta harreman pertsonalak estutuko dira. Musutxuak ematen dizkiote elkarri, edo animatzaileak bihurtzen dira. Hasieran gurasoekiko izango dira, baina eskolan sartzean sozializazio mundu hori handituko da. Hasieran

No hay comentarios: