2007/04/26

IBILTZEN HASTEA, ORAI BAI DA AUTONOMIA!




Arratsaldeko 19:50 ak dira. Hasi naiz akordatzen gelan daukadan neska batetaz. 18 hilabete ditu eta orain hasi da ibiltzen. Honek aldaketa handia suposatu du, bai neskarentzat, bai guretzat; ibiltzen ez zen bakarra zenez nahiko zaila egiten zitzaigun berarekin gauza batzuk egitea. Berarentzat izan da oso aurrerapen handia. Lehen beti zegoen negarrez ze aslotan besteek zaplazten zutelako eta berak ezin zuen defenditu. Orain segurtasun handia hartu du, gelatik bere kabuz doa eta hasi da jotzen!!!!!
Horregaitik pentsatu dut gaia polita izango dela nire blogan jartzeko. Autonomiaz ari garenean umeak bere kabuz gauzak egiteaz ari gara, eta horretarako askatasuna eta segurtasuna beharko du. Hori dela eta, ibiltzen hasteak guzti hori ematen dio. Ibiltzen hasiz batera umearen autonomia eta mundua bikoitzen da. Normalean urte batekin hasten dira ibiltzen. Baina badakigu umeekin ezin dugula orokortu eta erritmo desberdinak daudela.
Aldaketa horrek umearen gorputzaren mugak gainditzen lagunduko dio eta noski mila bider jausiko da zuzen ibili arte.
Hasieran arrastaka ibiliko da (6-7 hilabetekin), gero katuka (10-12 hilabetekin) , eta ibiltzen hasi aurretik (12 hilabetetik aurrera) , gauza ezberdinetaz baliatuko da oreka mantentzeko.
Beti ere, ibiltze prozesu hau sustatzeko eta haurrak estimulatzeko jolas batzuk asma ditzakegu.
Oso prozesu polita da ume bat nola hasten den ibiltzen ikustea,benetan, ikusi beharrekoa!!!

No hay comentarios: