2007/04/24

ETA HEZKUNTZA PREMIA BEREZIKO UMEAK NON GELDITZEN DIRA?



Bai, Hezkuntza premiak bereziak dituzten umeei buruz hitz egingo dut, horretarako esperientzia bat kontatuko dut.Praktiketan , orain dela urte bat, neska gorra nire gelan eduki nuen. Neska horrek ez zuen ezer entzuten, beraz nahiko atzeratuta zegoen arlo gehienetan. Baina nire ustez, atzerapen horren arrazoi nagusia zen irakaslearen lanarekin erlazionatuta dagoena. Berak aurrera eramaten zituen bere saioak, eta noski neskak ez zuen ulertzen eta klase erdian hasten zen zaratak egiten edo altxatzen. Ez zuten aktibitaterik egokitzen bere beharretara, eta neska beste bat behar zuen denerako.
Orain nire gelan ez daukat behar horiek dituen umerik, baina bai planteatzen naiz edukiko banu nola egingo nukeen edo neska horrezaz akordatzen naiz.
Beraz behar horiek ez dituen umeen autonomia lantzea erreza ez bada ere, hezkuntza premia bereziak dituztenekin zailagoa egiten zaigu.
Nire ustez helburu nagusiena izango litzateke ume hauek autonomak izan daitezela da, gizartean modu libre, heldu eta normalean jokatzeko.

Hasi nintzen interneten informazio bilatzen eta aurkitu nuen umea batekin egindako esperientzia bat. Oso polita da, Danielen istorioa, lehenengo pertsona kontatuta eta ikusten da nola lantzen da honen autonomia, nahiak, integrazioa.....

No hay comentarios: