AMETSGAIZTOAK
Ume askok jasatzen dituzte loaren nahasteak. Ziur gutariko askori hori gertatu zaigu txikitan. Arazo handia da bai gurasoentzat baina batez ere umearentzat. Nik esango nuke bi motatako beldurrak daudela.
Alde batetik umea handitu ahala, bere inguruan dagoen errealitateaz jabetuz doa.Eta askotan inguruan dagoenak beldurra ematen dio. Normala den legez, beldur horiek gauean ateratzen dira eta askotan bizitzen den sufrimendu edo ikara jasanezinak dira. Txikiak direnean ez dira gauzaz jabetzen (ipuina, pelikulak...), baina orain ikusten dutena euren bizitzara ekarri dezakete. Horregatik egin dute negar, edo ametsgaiztoak izaten dituzte.
Hori dela eta, askotan ezin dute lo egin ikusitako gauza txarraren bat gogoratzen dutelako.
Beste aldetik umeari asko kostatuko zaio bera bere kabuz lokartzea, eta helduen presentzia beharko du askotan hori egiteko. Ohituta dago egun osoan gurasoekin egoten eta kostatzen zaio ulertzea berak bakarrik egin behar duela. Umeak pixkanaka-pixkanaka ikasi beharko du bera bakarrik lokartzen, aita, ama eta txikienen kasuan andereñorik gabe. Askotan egoera larriak bizi izaten dira, oso zaila egiten zaiolako umeari argi eta helduaren presentzia barik lo egitea.
Autonomiaren prozesu honetan, loaren kontuan papera handia dauka ere. Umeak ez du beharko inoren presentzia lo egiteko, eta are gehiago ez du beharko ez argirik ez panpinarik.
Badago liburu bat oso interesgarria dena, honi buruz hitz egiten duena. Duermete niño du izena. Honek orientabide battzuk ematen dizkie gai honekin arazoak dituzten gurasoei ( argia, gaueko janaria, panpina, gurasoak....). Guraso askok erabiltzen dute, mota askotako iritziak egon arren, uste dut ondo legoke irakasleok
Schhhhhhhhhhhhhhh lolos daude umeak....
No hay comentarios:
Publicar un comentario