EIDER ETA GARAPEN LINGUISTIKOA
Umeen autonomian oso garrantzitsua da ere garapen linguistikoa. Badakigu normalean 0-1 urte bitarteko umeek gauza gutxi esaten dutela. Normalena da zarataren bat , edo hitz solteak esatea.
Baina lehenengo urtearen amaieran aldaketa gertatzen da, keinuen bidez komunikatzetik, hitzen bidez komunikatzera pasatuko da. Horrek informazio eman eta hartzeko aukera emango dio umeari, auotonomoa izango da; eta horrek zer esan nahi du? berak nahi duena expresatzeko gai izango dela!!
Hitzak ezagutzeak eta garapen on bat eukitzeak emango dio umeari bere nahiak, eta beharrak asetzeko aukera. Ez du beharko beste bide batzuk (jotzea, negar egitea...) zer behar duen azaltzeko. Horrek gero eta askatasun handiago emango dio gauzak bere kabuz egiten joateko.
Horretarako eta ideia orokor bat hartzeko, interneten lan bat aurkitu dut oso ondo laburbiltzen duena nola ematen den garapen hori. Oso erraz irakurtzen da eta interesgarria da.
Ahaztu zait!! Neska hau Eider da, urte bateko neska bat da.Neska horrek urte bat euki arren, esaldiak (noski 3 hitz gehienez ) egiteko gai da. Beste ume askok gutxi edo hitz solte esaten duten bitartean, honek normalean umeekin erabiltzen ez diren hitzak esaten ditu (Botellita, zapatito, no me pica, a peinar, se ha ido Laura..). Oso neska azkarra da,bere gurasoek asko estimulatzen dutena.
Asko gustatu zait bere andereñoa izatea eta asko ikasi dut berarekin. Muxu handi bat berarentzat!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario