2 urteko umeekin egunero jolasten dugu nor den jolasean. Euren burua ezagutu eta izenaz eta irudiz errekonozitzen laguntzen die. Ea nor etorri den, ea nor gelditu den etxean, nor dagoen gaixorik..... Horrela hurrenkera ariketa txikiak egiten ditugu eta memoria lantzen dugu. Haiek seguru sentituko dira egiten dugun errutin hauen bidez. Oso garrantzitsuak dira errutinak haurrentzat, horiek emango dielako gauzak egiteko aukera eta segurtasuna. Haiek ohiturak hartzen dituzte, eta asko gustatzen zaie joku hau, euren argazkiak ikustea eta gelako egoera aztertzea. Oso ona da umeen arteko harremana, adin honetan hasten direlako elkarrekin jolasten. Era berean lagunak aurkitzeagatik pozik sentitzen dira. Horrela elkarrekin jolas berriak sortzen dituzte, taldeka antolatzen dira.... Hau da, helduaren ikuspuntua eta honen beharra txikitzen da, hots, umeak gero eta AUTONOMOAGOAK dira. Egun bakoitzean bat arduraduna izango da, galletita banatuko du, eta gero zerrenda pasatu. Horrela denak izango dira protagonistak eta autonomia garatzen lagunduko diegu. Hasieran laguntzen diegu baina gero haiek bakarrik egiten dute errutina. Beraz, egin dezakegun edozein aktibitatea moldatu ahal dugu gure helburuetara. Kasu honetan, eta niri interesatzen zaidana da nire umeengan autonomia bultzatzea, eta haiek bakarrik gauzak egitea. Beti ere, mantso-mantso goazelarik eta edozein gauzatarako erritmoak errespetatuz.
Denok badakigu haurrak jolasaren bidez ikasten duela, dibertitu behar du ikasitakoa esanguratsua eta baliagarria izateko. Arazo moralak(fabulen bidez), edo eguneroko egoerak islatzeko era ona da ipuinak erabiltzea. Oso gustuko izaten dute eta garrantzi handikoak izaten dira. Hasieran irudiak beharko dituzte testua ulertzeko, gero irudia konplemento gisa ikusten dute eta gero apaingarri bezala ikusten dute. Ipuinetaz baliatuz mota askotako istorioak egin ditzakegu, tradizionalak, denon artean asmatutakoak, gelako neska bati buruzkoa..... Ipuinekin gauza asko lor ditzakegu; lagunen arteko adiskidetasuna finkatu, liburuara hurbiltzea,heizteko, balioak irakasteko,jolasteko,esperientziak antolatzen joateko, garapen kognitiboa garatzen joateko...... eta guzti honek autonomia lantzen lagundu digu. Haurrak zenbat eta hobeto menperatu trebetasuna batzuk libreago sentituko da gauzak berak egiteko. Mota askotako ipuinak aurki ditzakegu, musikalak, tradizionalak,euskal ipuinak, eta kontatzeko modu ezberdinak ere bai, giñolak, alfonbran jesarrita,antzerkiaren bidez,irudien Anjel lertxundik liburu bat idatzi zuen Ipuin batek izan ditzakeen erabilera didaktikoari buruz. Hemen ipuina lantzen da modu ezbedinez , antzerkiaren bidez, testuaren bidez, hizkuntzaren bidez..... Oso baliagarria ipuinaren errentagarritasuna atera nahi badugu.
Eta hori horrela bazan sar dadila kalabazan, eta atera dadila Bilboko plazan......
Esanda gaude umeek jolasaren bidez ikasten dutela eta ikasi behar dutela. Autonomoak izaten irakatsi behar diegu, eta nola irakatsi behar diegu? Jolasak planteatzen, edo dena jolasa moduan aurkezten. Umei interesatu behar zaie egindakoa, bestela ez du kasurik egiten eta ez du ezer ikasten. Beraz badakigunez jolasa oso garrantzitsua dela, oraingoan jolasei buruz hitz egingo dut. Oso erlazionatuta egon daitezke autonomiarekin. Hori hezitzailearen paperaren arabera izango da. Adibidez gailetita ematerakoan, moldatu ahal dugu aktibitatea batek banatzeko. Horrela haiek jolasa moduan hartzen dute eta guk autonomia bultzatzen dugu. Garapenari dagokionez alde ezberdinak daude, eta alde bakoitzari joku batzuk dagozkie.
Jolas psikomotoreak Hauek gorputzaren mugimenduarekin erlazionatuta daude. Oso garrantzitsuak dira. Haurrak bere gorputzak jartzen dizkion mugak gaindituz joango da joku hauei esker.
Jolas psikoafektiboak Joku hauek bidez norberaren pertsonalitatea garatuko da, plazerra,bestearen mugimenduak, onarpen sentimenduak, matitasun sentimenduak...
Hizkuntzaren garapena , sormena, irudimena, fantasia, sentimenduen adierazpena, memoria,koordinazio orokorra lantzeko erabiltzen ditugu. Joku sozialak Atentzioa hobetzeko, gezurra eta egia, entzumena, ahozko hizkuntza ulermena, sozializatzeko aukerak izatea...
Sentusmenezko jokuak Sentsuen garapena lantzeko, halaber, espazioa, denbora, oreka lantzen dugu
Musika jokuak Musikarekiko gustuta izateko, erritmoa lantzeko, gorputzaren posibilitateak ikasteko...
Eta beste asko daude!!! Hemen laburpena baino ez dut egin. Kontuan izan behar dugu, joku politenak guke geuk egindakoak direla, eta oso garrantzitsua dela umeak parte har dezan eta barre egin dezan!!
Umeak ibiltzen hasteak autonomia handia emango dio denetarik egiteko, eta bere harreman pertsonalak garatzeko. Harreman pertsonal horiek batez ere, familia, andereño eta lagunekin izango ditu. Normalean umeak maitagarriak izaten dira, eta asko maite dute elkar. Konfliktoa dagoenean jotzen dute, baina orain maitasunari buruz hitz egingo dut. Hau da, garapen sozioafektiboari buruz. Garapen bat da, eta edozein garapenetan bezala prozesu bat non umeak aldaketa edo fase ezberdinak izango dituen Helduori gertatzen zaigun bezalaxe, umeek pertsona batzuekiko konfidantza eta maitasuna izango dute, eta beste batzuekiko ez ( bai umeekiko, bai helduekiko). 1 -tetik aurrera, oso adina polita da, hasten dira musutxuak eta besarkadak ematen, edo guapo-guapo egiten.... eta asko gustatzen zaie haiei ere bai mimitoak egitea. Bere sozialitatea garatuz joango dira,eta orain arte izan ez dituen sentimenduak izango dituzte. Oso garrantzitsua da gurasoekiko duten apegoa, dena ondo dagoelako seinale baita. Besteekiko beldurra edo inseguritatea kenduz joango dira eta konfidantza garatuko dute. Eta oso garrantzitsua dena , apruka-apurka beste umeekin jolasten hasiko dira. Horrek mota askotako esperientziak, egoerak, sentimenduak, burrukak.... edukitzeko aukera ematen die. Guk uste baino askoz garrantzitsua da ume batek "experiencias emocionales" edukitzea.egokitze prozesuan, andereñoarekiko konfidantza eta maitasuna garatzen joango da. Oso prozesu eta aldaketa gogorra da haurrarentzat, eta erlazioa asko estutzen da. Gero lagunek ezagutuz joango da eta harreman pertsonalak estutuko dira. Musutxuak ematen dizkiote elkarri, edo animatzaileak bihurtzen dira.Hasieran gurasoekiko izango dira, baina eskolan sartzean sozializazio mundu hori handituko da. Hasieran
Umeak ibiltzen hasten direnean, libreago sentitzen dira danetarako egiteko , eta noski jotzeko ere bai! Katuka ibiltzen direnean ez da normala jotzea. Konfliktoa hasten da urte 1-etik aurrera ibiltzen hasten direnean. Honi lotuta dago beste aurrerapen asko ( konturatzen da jostailu hori berearena dela, zer den txarto eta zer den ondo....). Orokorrean ume gehienek jotzen dute, batzuk defensa moduan eta beste batzuk gelatik ibiltzen dira jo ta ke jotzen. Beste asko hasten dira negarrez edozein tontakeriagatik, eta beste batzuk auotonomoagoak direnak euren kabuz konpontzen dute arazoa. Gurasoek gai keskagarritzat hartzen dute, eta jakin nahi dute nork jo duen bere umea eta azkenean arazoa handitu baino ez dute egiten. Garrantzia kendu behar zaio arazoari, haurrak traumarik jaso ez dezan. Txarrena da haginka hasten direnean, oso mingarria delako eta zauria uzten duelako. Normalean haginka egiten duten umeek, oraindik ez dute hizkuntza garatu; eta ez daukatenez edo uste dutenez ez daukatela gauzak egiteko beste modurik egiten dute koxka. Eta zergatik egiten dute koxka?ez da bueltarik eman behar, holantxe da. Baina ume batek egunero koxka egiten badu, eta ondorioak larriak izanez gero, arazoa aztertu beharko nuke eta andereñoaren papera garrantzitsua da. Beste aldetik Haurtzaindegietan erortzea, kolpeak eta abar..... oso normalak dira.Umea ibiltzen hasten denean ingurua aztertzen dago eta oso normala da moratoi bat , edo zauri bat egitea. Edozein adinetako umeek txarto sentitzen denean edo zeozer behar duenean egiten du negar. Zergatik? Txikienen kasuan nahiko zaila da jakitea, beraz apur bat informa dezagun honako artikuku hau. Haundiak direnean haiek esango digute, gose direla, edo mina hartu dutela....
Nik nire umeekin psikomotrizitatea lantzen dut. Astean bitan joaten gara psikogelara eta hantxe jolasten dute erruloekin, eskailerekin, zubiekin, aldapekin, bideekin, piloteekin... Han gainontzeko materiala biltzen da (oihalezko pilotak, espumazko makiltxoak, kojinak, sakutxoak, oihalak, uztaiak, kanguro-pilotak, sokak, zangaluzeak, orekatzeko adreiluak,...).
Jolasa haurraren berezko den jardueraratzat hartuko da bere alde guztietan eta hori lantzeko hiru joko mota ezberdinak garatzeko: Jolas sentso-motorea: Mugimen eta sentimen plazerraren gunea. Jolas sinbolikoa: Barne-segurtasunerako jolasak eta sinbolikoaren gunea. Errepresentazio jolasa: Urrutiratze eta errepresentazio gunea. Gu joaten garenean errutina batzuk jarraitzen dugu, betiko legez. Psikogelan sartzeko zapatak kendu behar dira eta kutxan gorde. Sartu ahala umeak biltzen dira arauak gogoratzeko.
1-Ezin da minik egin 2-Besteen jokua errespetatu 3-Materiala zaindu, ondo erabili 4-Espazioa errespetatu
Gero han, aktibitate ezberdinak egiten ditzakegu:
Espazio nozio ezberdinak erabiltzea: goian, behean, aurrean, atzean , barruan, kanpoan, goian, behean , urrun, hurbil , zabalik, itxita , ondoan, artean,...; objetu eta pertsonarekiko kokapen espaziala landu. Kokapen espazial ezberdin hauek norberaren gorputzean sentitu. Horrek , aktibitate guzti hauek, emango dio umeari segurtasuna eta oreka garatzeko aukera. Eta horrekin zerikusia duen eta hain garrantzitsua den autonomia garatuz joango dira. Euren gorputzaren mugak ganindituz joango dira, eta ezagutzen ez dituzten beste munduak ezagutuko dituzte. Seguratasuna lortuko dute eta horrel lagunduko die egunerokoa aurrera eramaten. Ikaragarria da lortu ahal dugun emaitza psikomotrizitatea lantzen baldin badugu. (Gorputzaren atalak ezagutzea, koordinazio dinamiko orokorra garatzea, eskuen koordinazioa garatzea...) Saioa garatzen da eta berriro biltzen dira saioko intzidentziak kontatzeko.Zapatak ipini eta gelara. Nik erabaki dut psikomotrizitateari buruz hitz egitea, esperientzia bat izan dudalako honekin erlazio estua duena. Gelan neska bat dago. Eneritz du izena eta gai honekin erlazionatutako arazo batzuk izan ditu. Neska honek ez daki eta ez du inoiz katuka ibili, pasatu da eserita edo etzan egotetik ibiltzera. Beraz, ez daki bera bakarrik lurretik altxatzen eta jausten denean hor gelditzen da etzanda eta negarrez. Beldur handia zeukan psikogelan, ez zuen ezer egin nahi eta lagunen bat hurbiltzen zitzaionean negarrez hasten zen (lurrera jausteko beldurra du eta), heldua behar zuen denerako. Orain asko aurreratu da piskomotrizitateari ezker , orain hasi da kotxeetara igotzen, hasi da bera bakarrik altxatzen.... Honekin esan nahi dut , oso garrantzitsua dela umeen alde hau lantzea eta euren autonomia handitzeko aukera eman ahal diegula. Hik Hasi aldizkarian artikulu bat irakur dezakegu psikomotrizitatea eta hezkuntza fisikoari buruz. Hauek dira nire umeak psikogelan!
Arratsaldeko 19:50 ak dira. Hasi naiz akordatzen gelan daukadan neska batetaz. 18 hilabete ditu eta orain hasi da ibiltzen. Honek aldaketa handia suposatu du, bai neskarentzat, bai guretzat; ibiltzen ez zen bakarra zenez nahiko zaila egiten zitzaigun berarekin gauza batzuk egitea. Berarentzat izan da oso aurrerapen handia. Lehen beti zegoen negarrez ze aslotan besteek zaplazten zutelako eta berak ezin zuen defenditu. Orain segurtasun handia hartu du, gelatik bere kabuz doa eta hasi da jotzen!!!!! Horregaitik pentsatu dut gaia polita izango dela nire blogan jartzeko. Autonomiaz ari garenean umeak bere kabuz gauzak egiteaz ari gara, eta horretarako askatasuna eta segurtasuna beharko du. Hori dela eta, ibiltzen hasteak guzti hori ematen dio. Ibiltzen hasiz batera umearen autonomia eta mundua bikoitzen da. Normalean urte batekin hasten dira ibiltzen. Baina badakigu umeekin ezin dugula orokortu eta erritmo desberdinak daudela. Aldaketa horrek umearen gorputzaren mugak gainditzen lagunduko dio eta noski mila bider jausiko da zuzen ibili arte. Hasieran arrastaka ibiliko da (6-7 hilabetekin), gero katuka (10-12 hilabetekin) , eta ibiltzen hasi aurretik (12 hilabetetik aurrera) , gauza ezberdinetaz baliatuko da oreka mantentzeko. Beti ere, ibiltze prozesu hau sustatzeko eta haurrak estimulatzeko jolas batzuk asma ditzakegu. Oso prozesu polita da ume bat nola hasten den ibiltzen ikustea,benetan, ikusi beharrekoa!!!