2007/04/26

IBILTZEN HASTEA, ORAI BAI DA AUTONOMIA!




Arratsaldeko 19:50 ak dira. Hasi naiz akordatzen gelan daukadan neska batetaz. 18 hilabete ditu eta orain hasi da ibiltzen. Honek aldaketa handia suposatu du, bai neskarentzat, bai guretzat; ibiltzen ez zen bakarra zenez nahiko zaila egiten zitzaigun berarekin gauza batzuk egitea. Berarentzat izan da oso aurrerapen handia. Lehen beti zegoen negarrez ze aslotan besteek zaplazten zutelako eta berak ezin zuen defenditu. Orain segurtasun handia hartu du, gelatik bere kabuz doa eta hasi da jotzen!!!!!
Horregaitik pentsatu dut gaia polita izango dela nire blogan jartzeko. Autonomiaz ari garenean umeak bere kabuz gauzak egiteaz ari gara, eta horretarako askatasuna eta segurtasuna beharko du. Hori dela eta, ibiltzen hasteak guzti hori ematen dio. Ibiltzen hasiz batera umearen autonomia eta mundua bikoitzen da. Normalean urte batekin hasten dira ibiltzen. Baina badakigu umeekin ezin dugula orokortu eta erritmo desberdinak daudela.
Aldaketa horrek umearen gorputzaren mugak gainditzen lagunduko dio eta noski mila bider jausiko da zuzen ibili arte.
Hasieran arrastaka ibiliko da (6-7 hilabetekin), gero katuka (10-12 hilabetekin) , eta ibiltzen hasi aurretik (12 hilabetetik aurrera) , gauza ezberdinetaz baliatuko da oreka mantentzeko.
Beti ere, ibiltze prozesu hau sustatzeko eta haurrak estimulatzeko jolas batzuk asma ditzakegu.
Oso prozesu polita da ume bat nola hasten den ibiltzen ikustea,benetan, ikusi beharrekoa!!!

2007/04/24

ETA HEZKUNTZA PREMIA BEREZIKO UMEAK NON GELDITZEN DIRA?



Bai, Hezkuntza premiak bereziak dituzten umeei buruz hitz egingo dut, horretarako esperientzia bat kontatuko dut.Praktiketan , orain dela urte bat, neska gorra nire gelan eduki nuen. Neska horrek ez zuen ezer entzuten, beraz nahiko atzeratuta zegoen arlo gehienetan. Baina nire ustez, atzerapen horren arrazoi nagusia zen irakaslearen lanarekin erlazionatuta dagoena. Berak aurrera eramaten zituen bere saioak, eta noski neskak ez zuen ulertzen eta klase erdian hasten zen zaratak egiten edo altxatzen. Ez zuten aktibitaterik egokitzen bere beharretara, eta neska beste bat behar zuen denerako.
Orain nire gelan ez daukat behar horiek dituen umerik, baina bai planteatzen naiz edukiko banu nola egingo nukeen edo neska horrezaz akordatzen naiz.
Beraz behar horiek ez dituen umeen autonomia lantzea erreza ez bada ere, hezkuntza premia bereziak dituztenekin zailagoa egiten zaigu.
Nire ustez helburu nagusiena izango litzateke ume hauek autonomak izan daitezela da, gizartean modu libre, heldu eta normalean jokatzeko.

Hasi nintzen interneten informazio bilatzen eta aurkitu nuen umea batekin egindako esperientzia bat. Oso polita da, Danielen istorioa, lehenengo pertsona kontatuta eta ikusten da nola lantzen da honen autonomia, nahiak, integrazioa.....

ALTXORRAREN OTARRA

Badakigu umeek jolaseen bidez ikasten dutela. Jolasaren bidez bere nahiak, gustuak eta amets frustatuak egin ahal izango dituzte. Horrek segurtasuna emango dio, eta autonomia hartzen joan dadin lagunduko dio.

Umeekin egin ahal dugun jolas mota bat da jolas heuristikoa edo altxorraren otarra. 12 eta 24 urte bitarteko umeentzat zuzenduta dago.

Egun ezberdinetan egiten da, eta horrela umeek textura, material, eta objektu ezberdinak aztertu ahal izango dituzte.

Horretarako konuan izan behar ditugu puntu batzuk: Materiala zehatza erabiltzea, leku egokia erabiltzea, denbora ematea, bat edo irakasle gehiago gidatzea, giro lasaia lortzea...

Joku heuristikoak txikien ekintza espontaneetaz aprobetxatzen da, era berean, bultzatzen ditu. Pentsamendua, hizkuntza, harreman pertsonalak eta ekintzak estrukturatzen ditu eta bi fase daude. Hasieran haurrek materialak aztertuko dituzte eta konbinatuko dituzte, eta bigarren objektuak batzen dituzte.

Nik nire umeekin egitea pentsatu nuen, horregatik hasi nintzen informazio bilatzen eta pentsatu nuen sarrera polita izan litzatekeela nire blogan jartzeko. Aurkitu nuen Espainiako eskola batean joku mota hau erabiltzen dutela. Oso ondo azaltzen du zer den, ze materialak erabiltzen dituzten eta argazki batzuk ageri dira. Zeozer ikasteko balio duela espero dut!!

Informazio gehiago nahi baduzue liburu batzuk idatzi dituzte jolas heuristikoari buruz, El juego heuristico,una actividad del 2 año de vida,

descubrir jugando Tere Majem y Pepa Odena , eta eskola baten burutuako esperientzia bat, oso polita da umeen argazkiak diario baten moduan agertzendira,merezi du ikustea!!



2007/04/02

AMETSGAIZTOAK

Ume askok jasatzen dituzte loaren nahasteak. Ziur gutariko askori hori gertatu zaigu txikitan. Arazo handia da bai gurasoentzat baina batez ere umearentzat. Nik esango nuke bi motatako beldurrak daudela.
Alde batetik umea handitu ahala, bere inguruan dagoen errealitateaz jabetuz doa.Eta askotan inguruan dagoenak beldurra ematen dio. Normala den legez, beldur horiek gauean ateratzen dira eta askotan bizitzen den sufrimendu edo ikara jasanezinak dira. Txikiak direnean ez dira gauzaz jabetzen (ipuina, pelikulak...), baina orain ikusten dutena euren bizitzara ekarri dezakete. Horregatik egin dute negar, edo ametsgaiztoak izaten dituzte.
Hori dela eta, askotan ezin dute lo egin ikusitako gauza txarraren bat gogoratzen dutelako.
Beste aldetik umeari asko kostatuko zaio bera bere kabuz lokartzea, eta helduen presentzia beharko du askotan hori egiteko. Ohituta dago egun osoan gurasoekin egoten eta kostatzen zaio ulertzea berak bakarrik egin behar duela. Umeak pixkanaka-pixkanaka ikasi beharko du bera bakarrik lokartzen, aita, ama eta txikienen kasuan andereñorik gabe. Askotan egoera larriak bizi izaten dira, oso zaila egiten zaiolako umeari argi eta helduaren presentzia barik lo egitea.
Autonomiaren prozesu honetan, loaren kontuan papera handia dauka ere. Umeak ez du beharko inoren presentzia lo egiteko, eta are gehiago ez du beharko ez argirik ez panpinarik.
Badago liburu bat oso interesgarria dena, honi buruz hitz egiten duena. Duermete niño du izena. Honek orientabide battzuk ematen dizkie gai honekin arazoak dituzten gurasoei ( argia, gaueko janaria, panpina, gurasoak....). Guraso askok erabiltzen dute, mota askotako iritziak egon arren, uste dut ondo legoke irakasleok
Schhhhhhhhhhhhhhh lolos daude umeak....