2007/03/25

EIDER ETA GARAPEN LINGUISTIKOA



Umeen autonomian oso garrantzitsua da ere garapen linguistikoa. Badakigu normalean 0-1 urte bitarteko umeek gauza gutxi esaten dutela. Normalena da zarataren bat , edo hitz solteak esatea.
Baina lehenengo urtearen amaieran aldaketa gertatzen da, keinuen bidez komunikatzetik, hitzen bidez komunikatzera pasatuko da. Horrek informazio eman eta hartzeko aukera emango dio umeari, auotonomoa izango da; eta horrek zer esan nahi du? berak nahi duena expresatzeko gai izango dela!!
Hitzak ezagutzeak eta garapen on bat eukitzeak emango dio umeari bere nahiak, eta beharrak asetzeko aukera. Ez du beharko beste bide batzuk (jotzea, negar egitea...) zer behar duen azaltzeko. Horrek gero eta askatasun handiago emango dio gauzak bere kabuz egiten joateko.
Horretarako eta ideia orokor bat hartzeko,
interneten lan bat aurkitu dut oso ondo laburbiltzen duena nola ematen den garapen hori. Oso erraz irakurtzen da eta interesgarria da.
Ahaztu zait!! Neska hau Eider da, urte bateko neska bat da.Neska horrek urte bat euki arren, esaldiak (noski 3 hitz gehienez ) egiteko gai da. Beste ume askok gutxi edo hitz solte esaten duten bitartean, honek normalean umeekin erabiltzen ez diren hitzak esaten ditu (Botellita, zapatito, no me pica, a peinar, se ha ido Laura..). Oso neska azkarra da,bere gurasoek asko estimulatzen dutena.
Asko gustatu zait bere andereñoa izatea eta asko ikasi dut berarekin. Muxu handi bat berarentzat!!!


2007/03/24

EGITEKO PREST!! AGUR PAÑALA!!!!


Aste Santu ondoren hasiko gara pañalak kentzen. Nire ustez esfinterren kontrola oso puntu garrantzitsua da umea gero eta autonomoagoa izan dadin. Gero eta gutxiago beharko du heldu baten laguntza.
Esan dezakegu,ume gehienek 2 urte daukatenean txiza eta kaka kontrolatzeko gai direla; hala ere, badakigu bakoitzak bere erritmoa daukala.
Gelan 17 ume dauzkat, hauetatik 7 umek 2 urte dauzkate eta nahiko ondo eta aurreratuta ikusten ditudanez, hasiko gara pañala kentzen. Gurasoak nahiko kezkatuta daude eta ni ere, ze ez dut inoiz egin. Orduan,
informazio bilatzea eta irakurtzea egingo dudan lehenengo gauza izango da, gero gurasoei lasaitzeko eta azaltzeko nola egingo dugun.
Oso garrantzitsua da holako aldaketetan eskola eta gurasoen arteko komunikazioa eta biak modu berean aritzea. Beraz, pentsatu dut galdesorta bat
ematea non gurasoek jarraitu behar dituzten pausuak, gomendioak, etab. agertzen diren.
Aurrera!!!

2007/03/21

PAUSU BAT AURRERAGO!! REGGIO EMILIA METODOA!!!!


Modulua bukatu ondoren joan nintzen Italiara klaseko lagunekin, Reggio Emilia eskolak ikustera. Hauen metodoa oso ospetsua da eta oso erabilia ere, uste dugun baino eskola gehiagotan erabiltzen dute Loris Malaguzzi-k sortutako metodoa. Umearen autonomia dute helburu; hau da,umeak bere kabuz bere beharrak apurka-apurka bete ditzala, horrek ziurtasuna eta askatasuna emango dio eta. Azken finean bizi dugun gizarterako prestakuntza hutsa da. Metodo honek ( estimulacion temprana ere deituta), aurrerapen asko ekarriko dio umeari eta bizitzako alderdi askotan lagunduko dio.
Umearen autonomiari buruz hitz egitean gauza asko izan behar dugu kontutan, adibidez , esfinterren kontrola, hauxe behin kontrolatu eta gero umea askoz independienteago izan daiteke; bere buruaren garbitasuna, materialen antolapena, honek lagunduko dio egunerokoa aurrera eramaten ( adibidez berak bakarrik jateko eduki beharko du bere tamainako aulki eta mahai bat), eta nondik uste duzue sortu ziren errutinak??, hori guzti hori metodo bat da umeei irakasteko edo hobeto esanda irakaskuntza edo heldutasun prozesu horretan laguntzeko. Nik Italiara joateko aukera izan nuen, eta harritzekoa da umeekin zenbat gauza egin daitekeen. Oso interesgarria, eta guk asko ikas dezagun metodo honi buruz. Gehiago jakin nahi izanez gero, liburu interesgarriak daude; adibidez, La inteligencia se comstruye usandola, Espacios y recursos para mi, para ti, para todos.
Neska polit honek Paula du izena!!!
Ikus dezagun adibide praktikoa bat bideo baten bidez!

2007/03/19

NOR NAUZUE???


Kaixo! Laura nauzue, Bilbokoa naiz eta 23 urte dauzkat. Haur Hezkuntza ikasten nabil, eta egia esanda espero dut aurten bukatzea. E.H.U. -n sartu baino lehen, Haur Hezkuntza modulua egin nuen. Hori dela eta, lanean nabil Elejabarriko Haur Eskolan. Eskola hau Suspergintza Elkartearen menpe dago.Urte 1-eko umeen andereñoa naiz, hori dela eta ezin naiz unibertsitatera joan eta etxetik egingo dut nire blog. Bilbokoa naizenez athletic-koa naiz, nahiz eta orain ez izan gure momenturik onena. Ezer nahi izanez gero, nire helbidea eskuragarri daukazue.



Athletic!euup!

2007/03/18

UMEAREN AUTONOMIA ETA HARREMAN PERTSONALAK


Kaixo! Hauxe izango da nire bloga eta izenbururak dinoenez umearen autonomia eta harreman pertsonalei buruz hitz egingo dut.Umeekin lantzen dudanez, nire esperientziak kontatzeko asmoa eta haiei buruzko ezagutza handitzeko asmoa daukat.Espero dut informazio interesgarria eta baliagarria aurkitzea, danok ikas ahal izateko. Horretarako eta hasteko hona hemen baliagarria izan daiteken artikulutxu orokorra.Txokoei buruz hitz egiten du. Ezagutzen joateko! Ei! ez dut esan! Hau Jennifer da!